Erasoak

Bi ertzainen etxeei eraso diete, Errenterian eta Bilbon

=i Molotov koktelak=i jaurti dituzte Errenterian ertzainaren etxera; Bilbon suziri bat. Inor ez dute zauritu eraso horietan. Barakaldon, berriz, bi kutxa automatikori su eman diete.

2006ko abenduaren 23a
17:50
Entzun
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako azalpenen arabera, atzo iluntzeko bederatzi eta erdiak aldera gertatu zen Errenterian (Gipuzkoa) ertzain baten etxebizitzaren kontrako erasoa. Zehazki, molotov koktelak jaurti zituzten zenbait lagunek eraikinaren kontra. Agertu dutenez, fatxada belztu zuten, baina ez zuten hortik aurrerako kalterik eragin.

Bilbon, berriz, goizaldeko ordubiak eta hamar aldera suziri bat bota dute ertzain bat bizi den etxebizitzara, eta poliziaren leihoaren botea egin ondoren bizilagun baten pertsiana jo du. Fatxada belztu da suziriak eragindako leherketaren ondorioz, baina ez du beste kalterik eragin.

Barakaldon, ostera, bi kutxa automatikori su eman diete:hirurak aldera Miranda eta Luis Castrejana kaleetako bi bankuren bulegoetako kristalak hautsi dituzte erasotzaileek, eta kutxa automatikoa dagoen aretora likido sugarriarekin busti ondoren, su eman diete.

Miranda kaleko erasoak kalte txikiak eragin dituela agertu du Herrizaingo Sailak, eta suhiltzaileen esku-hartzerik ez dela behar izan. Aldiz, Castrejana kalekoan suhiltzaileek amatatu behar izan dute sua, eta dezente kaltetu du kutxa automatikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.