Bi etxerik gabeko hil izana salatuko dute, gaur, Bilbon
BILBO. Beste Bi Elkarteak elkarretaratzea egingo du gaur, Bilbon, azken asteetan bi etxerik gabeko hil direla salatzeko. Bizikidetzaren Plazan izango da, 11:30ean. Hildako bi pertsonak gogoratzeko ekitaldia ere izango da. Elkarteak maiz eskatu dizkie erakunde publikoei halakoak ez gertatzeko neurriak, eta etxerik gabekoen egoera ikusarazteko beharra nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu