Atxiloketak

Bi euskal herritar atxilotu ditu Frantziako Poliziak

Frantziako Poliziak bi lagun atxilotu ditu gaur goizean, Lannemezanen, ETAko kideak direla egotzita. Polizia iturrien arabera, Joseba Segurola azpeitiarra eta Itsaso Zaldua Iriberri hernaniarra dira atxilotuak.

2005eko martxoaren 23a
20:02
Entzun
Frantziako Poliziak eta Espainiakoak elkarrekin egin dute operazioa, eta Frantziako Terrorismoaren Aurkako Dibisioko kideek eta Baionako poliziaetxekoek parte hartu dute zuzenean atxiloketetan.

Iturri horien arabera, euskal herritar biak auto banatan zihoazen atzeman dituztenean, eta armatuta zeuden.

Polizia iturrien arabera, kontrolpean zituzten atxilotu biak, eta alokatuta zeukaten garaje baten ondoan atzeman dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.