Internet bidez adingabekoen irudi eta bideo pornografikoak jaso eta zabaltzen zituztelakoan bi euskal herritar atxilotu zituen apirilaren 26an Guardia Zibilak. Bi gizonezkoetako bat Bergaran atzeman dute eta bestea Nafarroan. Bi horiez gain, beste hamaika lagun atxilotu dituzte Espainian eta Herrialde Katalanetan.
Internet erabiltzaile batek egindako salaketaren ondorioz abiatu zuen Guardia Zibilak operazioa: programa ezagun baten bidez saretik musika jaisten ari zela adingabeko neska biluzien 153 argazki biltzen zituen artxiboa jaitsi zuela agertu zion Andaluziako (Espainia) emakume batek Guardia Zibilari. Artxibo horien aztarnari segika egin dituzte atxiloketak polizia iturrien arabera.
Bi euskal herritar atxilotu dituzte haur pornografiaren aurkako sarekada batean
Adingabeen irudi eta bideo pornografikoak edukitzea eta zabaltzea egozten diete. Bergaran (Gipuzkoa) atxilotu dute bat, eta, bestea Nafarroan. Guardia Zibilak egin du sarekada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu