istripua
Bi euskal herritar hil dira auto istripuan Huescan
Auto bat bidetik atera eta Aragoi ibara erori da Huescako Puente La Reina herrian (Aragoi). Autoan, Joseba Aizpurua, LAB sindikatuko idazkaritzako kidea, eta bere bikotekidea, Eli Garbizu zihoazen; biak hil dira.
Goizeko bederatzi eta erdiak aldera gertatu da istripua; 6337 BYL matrikuladun Peugeot 206 batean zihoan bikotea. Joseba Aizpurua LABeko Donostialdeko idazkaria zen, eta sindikatuaren azken batzarrean Batzorde Nazionaleko kide hautatu zuten. Oraindik argitzeke dago Aizpuruaren eta Garbizuren hiletak noiz egingo diren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu