Oiongo (Araba) emakumezko bat hil da gaur motoan, Logroñon (Errioxa, Espainia) izandako istripuan. Kantabria II industrialdean izan du ezbeharra. Auto batekin talka egin du, 14:57ean, Errioxako SOSen arabera.
Larrialdi zerbitzuetakoak segituan azaldu dira istripua izan den lekura, baina ezin izan dute ezer egin emakumezkoaren bizitza salbatzeko. Honen gorpua Logroñora eraman dute.
Sestaoko (Bizkaia) bizilagun bat ere zendu da Errioxan bertan. Hildakoak 35 urte zituen eta gizonezkoa da (J.J.U.). Guardia zibilak esan duenez, kotxe batek -hor zihoan sestaoarra- eta kamioi batek elkar jo dute Agoncillon eta orduan hil da hura. Kamioiko gidaria arin zauritu da (45 urte; Zaragoza, Aragoi).
11:45ean izan da ezbeharra, N-232 errepidearen 393,5. kilometroan.
Gorpua Logroñora eraman dute.
Istripua
Bi euskal herritar hil dira Espainian izandako istripuetan
Oiongo emakumezko bat motoan zihoala hil da Errioxan, auto baten kontra talka eginda. Sestaoko gizonezko batek, berriz, autoarekin kamioia jo du -hark ere Errioxan- eta orduan zendu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu