Goizean gertatu da istripua, 09:30 aldera, Villar del Campo herrian (Soria, Espainia). Gaztela eta Leongo larrialdi zerbitzuek azaldu dutenez, N-122 errepidean zihoazen bi gizonak; autoa bidetik irten da, eta iraulita geratu da. Lehen ikerketen arabera, beste ibilgailu bat aurreratu dute, eta orduan izan dute ezbeharra.
Barruan harrapatuta geratu dira, eta bertan hil dira. Bat Andoainen bizi zen (Gipuzkoa), eta bestea, Iruñean. 36 urte zeuzkaten.