Bi euskal preso biluzarazi dituzte indarrez, aurrez aurrekoaren ostean

Andaluzian dituzten bost euskal preso bisitarik gabe geratu dira miaketa saioak direla eta

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 22a
00:00
Entzun
Gurutz Agirresarobe eta Ana Lizarraga euskal presoak aurrez aurreko bisitak egin ostean ziegara itzultzerako indarrez biluzarazi zituztela salatu du Etxerat-ek. Joan den igandean, berriz, bisita normala zuten, baina Agirresaroberen bikoteari jakinarazi zioten presoa bakartuta egotera zigortu zutela eta ez zuela bisitarako eskubiderik.

Bestalde, Antton Troitiño eta Patxi Ruizen senideak, Huelvaraino joan (Andaluzian) eta miaketa saioengatik bisitarik gabe geratu ziren bi presoak. Joseba Fernandez, Oihane Bakedano eta Juankar Balerdi euskal presoei ere gauza bera gertatu zitzaien Jaenen (Andaluzia).

Almeriako espetxean, berriz, Olatz Egiguren euskal presoak aurrez aurrekoa izan zuen bikotearekin. Bikotea kartzelatik irtetean, beste bi euskal presoen senitartekoek ere aurrez aurrekoa egitera zihoazen (bi haur eta bi heldu). Kartzelariek miatu nahi izan zituzten, eta Egigurenen bikoteak aurre egin zien. Bi haurrak eta bi helduak miaketarik gabe sartu ziren bisitetara. Baina Egigureni jakinarazpena iritsi zaio: bikotea hiru hilabetez zigortu dute bisitarik gabe. Etxerat-en arabera, «kartzelariari mehatxu egin izana» argudiatu dute.

Bestalde, Caceresera zihoan senideen autobusa ere miatu duteguardia zibilek; hala salatu du Etxerat-ek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.