euskal herria

Bi gazte atxilotu dituzte bart Amurrion, hiru banketxeri eraso egin dietelakoan

Harriak eta pintura botatzea leporatzen die Ertzaintzak. Beste bi gazteren bila dabil.

2012ko martxoaren 21a
16:54
Entzun

Ertzaintzak bi gazte atxilotu zituen atzo gauean Amurrion (Araba), hiru banketxeren aurka harriak bota eta pintaketak egin zituztelakoan. 18 eta 19 urte dituzte atxilotuek eta Ertzaintza ustez erasoan parte hartu zuten beste bi gazteren bila dabil.

Gaueko 23:10ean gertatu omen zen erasoa. Patruila batek bi gazte Elexondo kalean pintura potoak eskuetan zituztela korrika ikusi zituen, eta ondoren banketxeetara harriak bota zituztela dio Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailak.

Gazteetako bat momentuan atxilotu zuten, kalean. Bestea ordu batzuetara atxilotu dute. Banketxeek harrikaden zantzuak eta pintura orbanak dituzte.

Ezker abertzaleak salatu egin ditu atxiloketak. "Egoera berri honetan, polizia indarrek salbuespenezko neurriei zein jazarpenari eustea salagarria da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.