24 eta 26 urteko bi gazte atxilotu zituen atzo Ertzaintzak drogra trafikatu dutelakoan. Atxiloketak Donostiako Alde Zaharrean egin zituen. Ertzaintza hilabete batzuetan drogen salmentaren inguruan ikertzen zebilela esan du Herrizaingo Sailak eta atxiloketak ikerketa horien ondorio izan direla.
Herrizaingo Sailak aditzera eman duenez, auzoan droga saltzaileak zebiltzala esan zioten Donostiako Alde Zaharreko bizilagunek Ertzaintzari, eta haiek ikerketa hasi zuten.Droga salmenta, batez ere, Santa Maria elizatik eta Urgullera igotzeko aldapatik gertu egiten zela jakin zuen Ertzaintzak. Orduan, drogaren aurkako operazioa antolatu zuten. Operazioan, ustezko droga saltzaileak atxilotu zituzten atzo eguerdiko 14:00ak aldera.
Droga trafikoa
Bi gazte atxilotu dituzte Donostian ustez droga saltzeagatik
Ertzaintzat bi lagun atxilotu ditu ustez droga saltzeagatik. Atxiloketak Donostiako Alde Zaharrean egin ditu Ertzaintzak. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adierazi duenez, atxiloketak hilabeteetan egin den ikerketaren ondorio izan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu