19 eta 26 urteko bi gizonezko gazte atxilotu ditu Ertzaintzak, joan den larunbatean Hernaniko (Gipuzkoa) etxibizitza batera sartzea, bizilagunak barruan atxiki eta jotzea,eta lapurretan egitea leporatuta.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, goizaldeko ordubiak aldera txirrina jo zuten Elizatxo auzoko etxebizitza batean. Bizilagunetako bat irekitzera joan zenean, eskailera buruan zeuden hiru gaztek eraso zioten eta indarrez sartu ziren etxera. Biktimaren oihuen ondorioz, etxean bizi zen beste laguna esnatu egin zen, eta hari ere eraso egin zioten hiru gazteek.
Lapurretako bik etxeko bizilagunak atxikitzen zituzten bitartean, hirugarrenak etxea miatu zuen eta dirua eta baiozko gauzak hautatu. Ondoren, hirurek alde egin zuten gauza horiek bilduta.
Biktimen salaketa jasotzearekin batera abiatu zuen Ertzaintzak ikerketa, eta 19 urteko M.A. eta25 urteko S.A. atxilotu ditu lapurretan parte hartzea egotzita.
Gizartea
Bi gazte atxilotu dituzte, Hernaniko etxe bateko bizilagunak jo eta lapurreta egitea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu