Bi gazte atxilotu dituzte Porrontxo jaien amaieran
DONOSTIA. Bi gazte atxilotu zituen atzo goizaldean Ertzaintzak Donostian, Egia auzoko Porrontxo jaien amaieran, eta «atentatua» leporatu die, Porrontxoetako jai batzordeak esan duenez. Jai batzordeak salatu du Ertzaintza «bortizki» eta «arrazoirik gabe» atxilotu zituela bi gazteak. Gazteetako batek salaketa jarri du ertzainen aurka. Biak aske dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu