euskal herria

Bi gazte atxilotu dituzte Villabonan, errepidean edukiontziak gurutzatzea egotzita

Seguran bost edukiontzi erre dituzte, eta suaren ondorioz auto bat kaltetu da.

2010eko abenduaren 31
20:09
Entzun
Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu bart Villabonan (Gipuzkoa), errepidean edukiontziak gurutzatu dituztelakoan. Barne Sailaren arabera, bi aldiz gurutzatu dituzte edukiontziak, 03:00etan eta hogei minutu geroago.

Gazteek 24 et 26 urte dituzte, eta horietako bati agintaritzako agenteen aurkako atentatua ere egotzi diote, ertzain bati eraso egiten saiatu delakoan.

Seguran (Gipuzkoa) bost edukiontzi erre dituzte bart. Zerkalde Aizkueta kalean gertatu da, eta suaren ondorio auto bat ere kaltetu da. Suhiltzaileek itzali zuten sua. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, eta oraindik ez dute hipotesirik baztertu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.