Istripua

Bi gazte durangar hil dira Ultzaman, auto istripuz

Furgoneta batek eta auto batek elkar jo zuten atzo gaueko 20:20ak aldean Ultzaman (Nafarroa), aurrez aurre. Autoan zihoazen Durangoko (Bizkaia) 21 urteko neska eta 22ko mutila bertan hil ziren, eta furgonetan zihoazenak onik atera ziren.

2005eko uztailaren 9a
15:14
Entzun
N-121-A (Iruña-Behobia) errepidean izan zen istripua, Ultzaman, Belateko lehen tuneletik gertu.

Istripua izan eta berehara, gazteak zihoazen autoak su hartu zuen, eta Foru Poliziaren arabera, bi gorpuak kiskalita geratu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.