24 eta 28 urteko bi lagun hil ziren atzo gauean Alesbesen, NA-660 errepidean, euren ibilgailuek elkar jota, Nafarroako Gobernuak gaur esan duenez.
20:30 aldera izan zen istripua, eta eurak baino ez zihoazen ibilgailuetan.
Goizetik itxita dago Gasteizen N-1 errepidea
Gaur goizean hainbat ibilgailuren arteko auto istripua izan da N-1 autobidean Gasteizen, N-622 errepiderako irteeran, Lopidako zerbitzugunearen parean. Ondorioz, bi lagun zauritu dira, eta, errepidea itxita geratu denez, auto ilara luzeak sortu dira. Orandik itxita jarraitzen du.
08:00 jotzear zirenean gertatu da ezbeharra, bi kamioik elkar jo dutenean. Kolpe horren ondoren atzean zihoazen auto gehiagok jo dute elkar. Ertzaintzak ez du oraindik argitu zenbat ibilgailuk izan duten istripua, baina N-1 errepidea itxita geratu da, Gipuzkoarako noranzkoan.
Gainera, Olaberrian (Gipuzkoa) beste bi kamioik izan dute istripua, eta hor ere itxi egin dute N-1, Arabarako noranzkoan.