Bi gazte hil dira Baionan, automobilarekin biribilgune baten erdiko eremura sartuta

2011ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Frantziako 20 eta 21 urteko bi gazte hil ziren herenegun arratsean Baionan, autoarekin ezbeharra izanda. Paulmy etorbidean gertatu zen: biribilgune batera heldu ziren autoan, eta erdiko eremura sartu ziren. Hiru zuhaitz badira han, eta haiek jo zituzten autoarekin. Bi zuhaitzen artean trabatuta geratu zen autoa, eta larrialdi zerbitzuak iristerako hilak ziren barruan zihoazen bi gazteak. Iluntzeko zazpiak pasatxo ziren. Landetakoak ziren.

Polizia ikertzen ari da zer gertatu zen. Lehen zantzuen arabera, behar baino azkarrago zihoan autoa. Oinezko bat bidea gurutzatzen hasi zen, eta, hura ez jotzeko, kolpean norabidea aldatu zuen gidariak. Biribilgune bateko erdiko eremura sartu zen. Bidea gurutzatzen hasi zen pertsonak ere min hartu zuen; buruan eta zango batean ditu zauriak. Erietxera eraman zuten, baina ez dago larri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.