Goizeko bederatziak baino lehenago izan da istripua, N-634 errepidean, Amañako tunelean. Kamioi batek eta auto batek elkar jo dute, eta autoko bi bidaiari hil egin dira. Haiekin batera zihoan hirugarren bidaiaria larri zauritu da. Hildakoek 23 urte zituzten, eta zaurituak, berriz, 26 urte ditu. Oso larri dago, Donostia ospitalean. Kamioi gidaria ez da zauritu.
Gazteak ikasleak ziren eta Eibarren bizi ziren. Istripua izan dutenean Elgoibarrera zihoazen, Makina Erremintaren Institutura, klasera.