Epaiketak

Bi gazteri akusazioak erretiratu dizkiete martxoaren 3ko eserialdiko epaiketan

Gaur hasi da Gasteizen sei gazteen kontrako epaiketa. Denera, zazpi urteko kartzela zigorra eta 6.000 euroko zigorra eskatu zituzten haien aurka.

Eserialdian parte hartu zuen gazteek larunbatean eskaini zuten prentsaurrekoan. JAIZKI FONTANEDA / ARGAZKI PRESS
Hodei Iruretagoiena
2015eko azaroaren 23a
11:51
Entzun

Gasteizko Harresiak jakinarazi duenez, akusazioak erretiratu dizkiete 2012ko martxoaren 3an egindako eserialdi baten harira epaitzen ari diren sei gazteetatik biri. Desobedientzia egozten zieten guztiei; horietako lauri, agintearen aurkako atentatua ere bai, eta lesioak eragitea gazteetako bati. Auzia"poliziaren azpijokoa" izan dela salatu dute gazteek.

2012ko martxoaren 3an egin zuten eserialdia dozenaka gaztek, PPren egoitza aurrean, 1976ko gertakariak —bost langile hil zituzten— eta PPren lan erreforma salatzeko. Ertzaintzak gogor egin zuen gazteen aurka, eta hiru lagun atxilotu eta beste hainbat identifikatu zituen. Batzuk, ospitalera bila joan ondoren.

Goizean hasi da seien aurkako epaiketa, eta asteazkenean jarraituko du. Gaur, manifestazioa egingo dute auzia salatzeko: 19:00etan Andre Maria Zuritik, Muntaia polizialik ez, epaiketarik ez lelopean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.