Ezbeharra

Bi gidari hil dira Nafarroan, bi trafiko istriputan

Hil direnetako bat Lizarrako 33 urteko gizonezko bat da. Kontrako bidean zihoan, A-12 autobidean, eta beste bi auto jo ditu aurrez aurre.

Zizur Nagusia eta Zizur artean izan den istripuan kaltetutako autoetako bat. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK, @BOMBEROS_NA
2019ko urriaren 5a
08:08
Entzun

Istripuetako bat Zizur Nagusia eta Zizur artean (Nafarroa) gertatu da, A-12 autobidean, gauerdi aldera. Auto bat kontrako bidean zihoan, eta beste bi auto jo ditu aurrez aurre. Istripuaren ondorioz, kontrako bidean gidatzen ari zen gizonezkoa hil da. Lizarrakoa zen, eta 33 urte zituen.

Ezbeharrean, hiru lagun larri zauritu dira, eta zaintza intentsiboetako unitatean daude. Zaurituetako bat hil berri den gidariaren auto berean zihoan. Guardia Zibila istripuaren zergatiak ikertzen ari da.

Beste istripua A-15 autobidean gertatu da, Barasoaingo irteeratik hurbil. Kamioi batek su hartu du oraindik argitzeko dauden zergatiengatik. Ondorioz, hil egin da ibilgailuko gidaria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.