errepideak

Bi gidari zauritu dira bi istriputan, Sestaon eta Zuian

21 urteko mutil bat da Sestaon (Bizkaia) ezbeharra izan duena, eta Gurutzetako erietxera eraman dute. Zuian (Araba) zauritu den gidariari buruzko argitasunik ez dute eman; Gasteizko Santiago ospitalera eraman dute.

2007ko uztailaren 30a
12:27
Entzun
Mutil gazte batek trafiko istripua izan du bart Sestaon, Txabarri kaleak eta Kale Nagusiak bat egiten duten parean. DYAk jakinarazi duenez, bart gaueko hamaikak pasatxo zirela 21 urteko J.H.J.k gidatzen zuen autoa bidetik atera da eta horma bat jo du. Gaztea Gurutzetako ospitalera eraman dute, eta pronostiko erreserbatua du.

Zuian, berriz, auto bat errepidetik atera da 09:00ak inguruan, A-68 autobidean, eta lubeta batean behera amildu da. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, gidaria bakarrik zihoan, eta ibilgailuaren hondakinetatik atera ondoren Gasteizko Santiago erietxera eraman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.