Gizartea

Bi gipuzkoar hil dira auto istripuan

Aragoin gertatu da istripua eta Zarauzko bi anaia dira hildakoak.

2009ko azaroaren 27a
18:22
Entzun
Bi gipuzkoar hil ziren bart eta hirugarren bat larri dago Alfajarinen (Aragoi, Espainia) izandako auto istripuan. Hildakoak Zarauzko bi anaia dira, 41 urtekoa bata eta 32 urtekoa bertzea. Zauritutakoa, haien aita, 66 urteko zarauztarra da eta Zaragozako (Espainia) Miguel Servet ospitalean dago, Espainiako Gobernuak Aragoin duen ordezkaritzak jakinarazi duenez.

Istripua 22:40 aldera izan zen. Dirudienez, auto batek kamioia jo zuen, baina oraindik ez dago argi istripua zerk eragin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.