Bi gizon atxilo, emakumeen aurkako indarkeria egotzita
BILBO. Bikotekide ohiari heriotza mehatxua egitea eta urruntze agindua haustea leporatuta, gizon bat atxilotu du Getxoko Udaltzaingoak (Bizkaia). 2010eko azarotik zegoen indarrean urruntze agindua. Bilbon beste gizon bat atxilotu dute ertzainek, bikotekidea eta seme-alabak jotzea leporatuta. Emakumeak salatu du maiz egiten ziela eraso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu