Bi gizon atxilo Gasteizen, indarkeria matxistarekin lotuta

Neska bati sexu erasoa egitea leporatutako mutil adingabea Zumarragako zentro itxira eraman dute

Astearteko erasoa salatzeko beste protesta bat egin zuten atzo. E. PORTILLO / FOKU.
2018ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
GASTEIZ. 47 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo goizean Gasteizen, emakume bati ukituak egitea egotzita. Andreak salatu zuenez, gizonezkoa jarraitzen eta jazartzen hasi zitzaien emakume batzuei, eta taberna batean sartu zirenean egin zizkion ukituak haietako bati. Ertzaintzak lekuan bertan atzeman zuen gizona. 26 urteko gizon bat ere atxilotu zuten herenegun Gasteizen, bikotekidea jotzea leporatuta. Etxean gertatu zen erasoa; emakumeak adierazi zuen ez zela tratu txarrak jasaten zituen lehen aldia.

Bestalde, herenegun Gasteizen atxilotutako mutil adingabea Zumarragako (Gipuzkoa) zentro itxira eraman zuten atzo, epailearen aginduz. Neska adingabe bat sexualki erasotzea leporatu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.