genero indarkeria

Bi gizon atxilotu berri dituzte, genero indarkeria egotzita

Irunen eta Gasteizen izan dira ustezko erasoak.

2014ko uztailaren 14a
13:06
Entzun

Bikotekideei eraso egin dietelakoan, bi gizon atxilotu dituzte azken orduetan. Irungo kasuan, Ertzaintzak jakinarazi duenez eta neskak jarritako salaketaren arabera, ustezko erasoa atzo 09:00etan izan zen, Renfeko tren geltokiaren inguruan. Iturri horren arabera, herritar batek eman zion abisua Ertzaintzari. Ertzainak bertaratu zirenerako ustezko erasotzailea alde eginda zegoen. Etxean atxilotu zuten gero.

Gasteizen, udaltzainek 27 urteko gazte bat atxilotu zuten larunbatean. Ustezko erasoa denda batean gertatu zen. Bikotekidea jotzea eta hainbat zauri eragitea leporatzen diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.