Bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak Bilbon, ustez bikotekideak jotzeagatik

Erredakzioa
Bilbo
2012ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Emakumeen aurkako indarkeria egotzita, bi gizon atxilotu dituzte azken egunotan Bilbon. Igande gauean, emakume baten deia jaso zuen Ertzaintzak. Haren etxera joan, eta bikotekideak jo, iraindu eta mehatxatu egin zuela baieztatu zien ertzainei. Emakumeak azaldu zien aurretik ere beste hainbat aldiz eraso ziola gizonak. 25 urte ditu ustezko erasotzaileak, eta ertzainei ere eraso egiten saiatu zen, atxilotzera joan zirenean, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Atzo, bestalde, 04:00 aldera, 30 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak. Poliziak izan ziren erasoaren lekuko, azaldu dutenez. Emakumea buruan jotzen ikusi zuten gizona, eta lurrera bota zuen gero. Ertzainek artatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.