Ertzaintzak bi gizon atxilotu berri ditu, euren bikotekideei erasotzea egotzita. Herrizaingo Sailak adierazi duenez, Donostiako 38 urteko gizonezko bat atzeman zuten atzo arratsaldean, eztabaida bat izan ondoren bikotekidea jo zuelakoan. Emakumea ospitalera eraman zuten, gorputzean kolpeak zeuzkalako eta sudurra hautsita.
Orion (Gipuzkoa), 41 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak bart gauean, urruntzeko agindua hausteagatik.