Bi gizonezko atxilotu zituzten astelehenean Gasteizen, 42 eta 65 urtekoak, emazteari tratu txarrak ematea leporatuta. Salburua auzoko etxe batetik dei egin zieten eraso baten berri emateko; emakume batek azaldu zien eztabaida izan zuela senarrarekin eta eraso egin ziola. Berehala atxilotu zuten ustezko erasotzailea, eta andrea, berriz, Santiago erietxera eraman zuten, han arta zezaten. Santa Luzia auzoan, berriz, beste gizon bat atxilotu zuten, alabari eta emazteari tratu txarrak ematea egotzita. Herrizaingo Sailak igorritako informazioaren arabera, aurrena aita-alabek eztabaida izan zuten, eta eraso egin zion aitak alabari; bien artean sartu zenean, emazteari ere eraso zion gizonak. Bi andrazkoak Santiago erietxera eraman zituzten.
17 urteko gazte bat
Astelehenean 17 urteko mutil bat ere atxilotu zuten ertzainek Gasteizen. Bikotekide ohia zuen neskari jazartzea egozten diote, eta harekin eztabaidan ari zela, tartean sartzen saiatu zen gizon bat ere jotzea. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ukabilkada bat eman zion aurpegian gizonezkoari eta zauriak eragin zizkion sudurrean eta begi batean. Txagorritxuko erietxera eraman behar izan zuten zauritua.
Bi gizon atxilotu dituzte, andreari tratu txarrak ematea leporatuta
Neska-lagun ohiari jazartzen ari zitzaiola haren alde egin zuen gizon bat jotzea egotzita, adingabe bat atxilotu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu