Basauriko udaltzainek bi gizonezko atzeman dituzte, beste bi emakume jo egin dituztelakoan. Kalean izan dira ustezko erasoak, herriko festetan.
Udaltzaingoak dio bi gizonezkoek euren bikote ohiekiko urruntze aginduak dauzkatela.
Hilaren 8an hasi ziren Basauriko festak, eta lehengo domekan amaitu.