Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu azken orduetan, emakumeen kontrako indarkeria delitua egotzita.
Abadiñon (Bizkaia) 55 urteko H.B.A. atxilotu zuten atzo iluntzean, bederatzi eta erdiak aldera. Jaurlariltlzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, ordu horren bueltan abisua jaso zuen Ertzaintzak erasoaren berri emanez. Esandako lekura joan zirenean, Abadiñoko pabilioi batera, jende talde bat aurkitu zuten, haien artean ustezko erasotzailea. Eskuketan aluminiozko barra bat zuela agertu dute Herrizaingo Saileko iturriek. Gizon horren alabek aitak eurei eta bien amai eraso egin ziela azaldu zuten. Emakumeek zauriak zituztela ikusita, atxilotu egin zuten. Alabetako batek ebakia zuen begi azpian, beste batek eskuturrean eta amak ubeldua zuen masail batean.
Beasainen (Gipuzkoa), berriz, 41 urteko gizon bat atxilotu dute bikotekide ohiarengana hurbiltzeko debekua haustea eta emakume horri labanaz eraso egitea egotzita. Halaber, alaba astindu zuen.
Biktimek Ertzaintzari agertu diotenez, etxera sartu da giltza zuela baliatuta, eta bikotekide ohiari ebakia egin dio labanaz eskuan eta hainbat masaileko eman dizkio. Era berean, alaba -adingabekoa- besotik heldu eta astindu egin du laguntza eske etxetik atera zedin eragozteko.
Gizonak alde egin eta gero deitu du Ertzaintzara emakumeak. Hark emandako argibideekin laster atxilotu dute R.A.D.D.
Emakumeen kontrako indarkeria
Bi gizon atxilotu dituzte Beasainen eta Abadiñon bikotekideei eta alabei eraso egitea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu