Bi gizon atxilotu dituzte, bi andreri oldartzea egotzita
BILBO. Ertzaintzak bi gizon atzeman zituen herenegun, Bilbon eta Barakaldon, bi andreri eraso egitea egotzita. Bilbon preso hartutakoak bikotekidea giltzaperatu eta jo egin zuela uste du Ertzaintzak. Barakaldon atzemandakoak, ustez, sakelakoa lapurtu zion bikotekide ohiari, eta urruntze agindua urratu zuen. Bestalde, Jaurlaritzak 425.000 euro emango dizkieindarkeria sexistaren aurka diharduten taldeei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu