genero indarkeria

Bi gizon atxilotu dituzte, bikotekidea jotzea egotzita

Pasaian herriko jaietan hiru adingabek ustez jasan zituzten sexu erasoak salatu dituzte.

2015eko uztailaren 21a
13:03
Entzun

Gasteizko Udaltzaingoak 32 urteko gizonezko bat atxilotu zuen asteartean bikotekideari jotzea leporatuta. Bikotekidea, emakumezkoa, ospitalera eraman zuten, buruan, lepoan eta besoan zituen zauriak artatzera. Gizonezkoak bota batekin jo zion emakumezkoari. Etxean hiru hilabeteko haurrarekin zegoela jo zion. 

Sestaon, delitu bera egotzita, 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak. Herrizaingo Sailaren arabera, kalean zirela jo zion emakumezko bikotekideari, sabelaldean eta aurpegian. Erasoa etxeko leihotik ikusi zuen ertzain batek gaitzetsi egin zion jokaera, eta kalera irten zen ustezko erasotzailearen bila. Hori horrela, gizonezkoak furgoneta hartu eta ertzaina harrapatzen saiatu zela adierazi du Ertzaintzak. 

Sexu erasoa adingabeei

Bestalde, Pasaian elkarretaratzea eta adierazpen instituzionala egin dituzte joan den asteburuan herriko jaien ingurumarian hiru adingaberi ustez egin zizkieten sexu erasoak salatzeko. Herrizaingo Sailaren arabera, atxilotu dute ustezko egilea. Ertzaintzaren datuen arabera, bi adingaberi egin zizkien erasoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.