Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu azken orduetan, beren bikotekideei eraso egitea egotzita.
Atzo iluntzeko zortzi eta erdiak aldera 35 urteko JM.P.M. atxilotu zuten Bilboko Basarrate kalean, bere etxean. Izan ere, dei bat jaso zuten etxe horretan liskarretan zebiltzala esanez. Hara joan zirenean, atxilotutako gizonak ireki zien atea, eta gela batean, lurrean emakume bat zegoela ikusi zuten ertzainek. Gizonarekin liskarra izan zuela, eta bizkarrean jo eta lurrera bota zuela esan zien emakumezkoak. Halaber, salaketarik jar ez ziezazion mehatxatu egin zuela. Gizonarekin hitz egin eta gertatutakoa baieztatu ondoren, atxilotu egin zuten.
Donostian, berriz, 30 urteko M.A.T. atxilotu dute bart goizaldean, bikotekidea jotzea egotzita. Gainera, Donostia Ospitalean ingresatu behar izan dute emakumezkoa. Ertzaintzak agertu duenez, goizeko hiruak aldera Intxaurrondoko etxebizitza batean eraso bat gertatzen ari zela esanez dei bat jaso zuten. Esandako lekura iristean, burutik odoletan eta kolpe ugari zituen emakume bat aurkitu zuten, eta Donostia Ospitalera eraman anbulantzian.
20 bat minuturen buruan, emakume horren bikotekidea aurkitu zuten, Gros auzoan, eta atxilotu egin zuten genero indarkeria egotzita.
Emakumeen kontrako indarkeria
Bi gizon atxilotu dituzte bikotekideei eraso egiteagatik, Bilbon eta Donostin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu