Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon, emakumeen aurkako indarkeria egotzita
Bilboko Udaltzaingoak bi gizon atxilotu ditu asteburuan, emakumeen aurkako indarkeria egotzita. Lehen atxilotua, 48 urteko gizona, emakumeak berak jarritako salaketaren ondorioz atxilotu zuten. Emakumeak polizia etxean jakinarazi zuenez, eztabaida izan zuen senarrarekin, eta azken horrek iletik heldu eta lurrera bota zuen. Gizonak laban bat hartu zuenean, emakumeak etxetik alde egin, eta salaketa jarri zuen. Bigarren atxilotua bikotekide ohiari eraso egitea leporatuta atxilotu zuten. Emakumeak salatu zuen etxera sartzear zegoela gertatu zela erasoa. Gizona epaiketaren zain dagoela jakinarazi zien udaltzainei. Ertzaintzak jakinarazi duenez, urtarrila eta ekaina artean 792 atxiloketa eta 1.934 salaketa izan dira genero indarkeriagatik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu