Ertzaintzak 21 urteko mutil bat atxilotu zuen atzo Bilbon, emakume bat bortxatzen saiatu izana egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizango Sailak jakinarazi duenez, emakumeak bi gazte ezagutu zituen eta, haien "lagun" egin ondoren, horietako baten etxera igo omen zen. Bertan zeudela, gazteetako batek sexu harremanak izatera behartu nahi izan zuen, baina emakumeak erasoa saihestu zuen.
Bitartean, etxe berean zegoen gazte batek emakumeari telefono mugikorra, argazki kamera eta kate bat lapurtzeko saiakera egin zuen, biktimak dionez. Emakumeak argazki kamera eta katea berreskuratu zituen, eta ertzain etxera joan zen gertatutako salatzera. Ertzaintzak bi gazteak atxilotu egin zituen, bortxaketa eta lapurreta saiakerak leporatuta.
Ertzaintzak larunbatean Busturian beste gizon bat atxilotu zuen, emakumezko bat bortxatxea leporatuta, Hitza-k dioenez. 35 urte ditu gizonak eta Altamira auzoan izan zen ustezko erasoa. Ertzaintzak jakinarazi legez, atxilotua gaur eramango dute epailearen aurrera.