Plentzian 50 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak, 20:30ean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, bikotekide ohiari eraso egin zion. Etxean atxilotu zuten.
Leioan atxilotutakoa 68 urteko gizona da. Ustez bikotekideari eraso egin zion atzo, 23:25ean. Ertzainak biktimaren eta ustezko erasotzailearen etxera joan ziren, eta han atzeman zuten gizona. Anbulantzia batean artatu zizkioten zauriak neskari.