IHESALDIA

Bi gizon atxilotu dituzte Donostian, 100 kiloko droga zama batekin ihesean

Ertzaintzaren kontrol batekin topo egin zutenean, ihesari eman zioten bi gizonek. 74 kilo kalamu eta 30 kilo haxix zeramatzaten autoan.

Poliziaren kontrol bat, Irun inguruan. JUAN HERRERO/EFE
jone arruabarrena
2021eko abuztuaren 10a
12:23
Entzun

Igandean, goizaldeko ordu biak inguru zirela, Irunera bidean zihoazen frantziar nazionalitateko bi gizonak, eta Gaintxurizketan (Gipuzkoa) ertzaintzaren kontrola aurkitu zuten. Polizia ikusi bezain laster, autoak buelta eman zuen, eta abiadura bizian Donostiara jo zuten barruan zihoazen bi gizonek, ertzainak atzetik zituztela.

Ihesaldiak Donostiako Parte Zaharrean jarraitu zuen, eta beste auto bat ere sartu zen, bi gizonen eta poliziaren artean, azken horien bidea oztopatzeko asmoz. Azkenean, ihesari emana zion autoa Pasaiara bidean zihoala, errepidetik irten zen, eta bi gizonak atxilotu zituzten. Atxilotuei laguntzeko asmoz polizia oztopatu zuen autoa, berriz, Donostian aurkitu zuten, gidariak hantxe bertan behera utzita, eta oraindik ez dute aurkitu.

Atxilotuak hogeita bost urteko bi gazte dira, eta kilo bateko 74 zorro zeramatzaten, kalamuz beteta. Horrez gain, 30 kilo haxix ere aurkitu zituzten autoan. Lehendik ere, zenbait delituren aurrekariak zituzten gazteek: droga trafikoa, atentatua eta poliziaren aurkako erresistentzia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.