Bi gizon atxilotu dituzte Donostian beste baten hilketarekin harremana dutelakoan

Etxe batean atxilotu dituzte biak, eta ertzainek bertan aurkitu dute hilotza, indarkeria zantzuekin.

Bi ertzain hildakoa aurkitu duten eraikinean sartzen. JUAN HERRERO/ EFE
Bi ertzain hildakoa aurkitu duten eraikinean sartzen. JUAN HERRERO/ EFE
2024ko apirilaren 17a
09:50
Entzun

Ertzaintzak 53 eta 54 urteko bi gizon atxilotu ditu Donostian beste baten hilketarekin harremana dutelakoan. Bart gauean egin zituzten atxiloketak, ertzainak Antigua auzoko Mikeletes kaleko etxe bateko liskarrak ikertzera joan zirenean. Behin sartuta, gizon baten hilotza aurkitu zuten lurrean, ageriko lesio markekin.

Mediku zerbitzuak bertaratu zirenean ezin izan zuten ezer egin, eta gizona hilda zegoela baieztatu zuten. Hildakoak Poloniako herritartasuna zuen. Indarkeria zantzuak ikusita, ertzainek etxean zeuden beste bi gizonak atxilotu zituzten. Ertzaintzak ikerketa hasi du zer gertatu zen argitzen saiatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.