Emakumeen aurkako indarkeria

Bi gizon atxilotu dituzte Donostian eta Beasainen ustez bikotekidea jotzeagatik

Bi gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzak ustez bikotekidea jotzeagatik. Bata Donostian eta bestea Beasainen (Gipuzkoa). Lehenengo atxiloketa Donostian izan zen atzo gauean. Herrizaingo Sailaren arabera, biktimak dei egin zion Ertzaintzari gertatutakoa salatzeko. Emakumearen hitzetan senarrak lepotik heldu eta altzarien aurka egin zion bultza eta ondoren hilko zuela mehatxu egin zion. Hori guztia bien alaba aurrean zela. Minutu batzuk geroago ustezko erasotzailea etxebizitzatik hurbil aurkitu eta atxilotu egin zuten.

2006ko apirilaren 8a
18:47
Entzun
Bigarren atxiloketa, berriz, Beasaingoa izan da. Goizaldeko bostak aldera Ertzaintzako patruila batek gizonezko bat ikusi zuen bikotea jotzen. Erasotzaileak lurrean botata zuen bikotea eta belauna haren eztarrian zuen jarrita. Emakumeak ezin zuen arnasik hartu. Ertzaintzak momentuan bertan atxilotu zuen gizonezkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.