Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 31 eta 19 urteko bi gizonezko atxilotu ditu Donostian, sexu gehiegikeriak egotzita.
Iturri ofizialen arabera, larunbat goizaldean gertatu zen erasoa, Donostia erdialdeko etxe huts batean. Hiru gizonezkok emakume bat labanaz mehatxatu zuten, eta eraso egin zioten. Emakumearen bikotekidea hari laguntzera joan zenean, hura ere jipoitu egin zuten. Azkenik, emakumezkoak Ertzaintzari deitu zion, eta haiek bi gizon atxilotu zituzten, eta beste baten bila dabiltza.