Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur gauean Durangon (Bizkaia), ustez bikotekide ohiari giltzak lapurtu eta bere etxean txikizioak egin ostean. Beste gizonezko bat atzeman zuen atzo Gasteizen, bere emaztea erratzaren makilarekin jo zuelakoan.
Gaur gaueko hiruak laurden gutxi aldera emakume bat Durangoko ertzain etxera joan da, eta bikotekide ohiak etxeko giltzak lapurtu zizkiola eta armairu baten barruan itxaron diola esan du. Ustez, erasotzaileak emakumea ohe gainera bota du eta etxebizitzan hainbat txikizio egin ditu. Gizonezkoa etxe ondoko kale batean atzeman du Ertzaintzak.
Atzo gaueko hamarrak aldera emakume batek bere senarraren erasoa salatu zuen Gasteizen. Ustez, erasotzaileak erratz baten makilarekin buruan eta sorbaldan jo zuen, erratza hautsi zuen arte. Ertzainek gizonezkoa atzeman zuten, eta biktima erietxera eraman, zauriak sendatzeko.
Emakumeen aurkako indarkeria
Bi gizon atxilotu dituzte Durangon eta Gasteizen, bikoteen aurkako ustezko indarkeriagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu