genero indarkeria

Bi gizon atxilotu dituzte Durangon eta Getxon, emazteak jo dituztelakoan

2012ko maiatzaren 28a
11:25
Entzun

Ertzaintzak 27 urteko gizon bat atxilotu du Durangon, emaztea jo duela egotzita, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez. Atzoko goizeko sei eta erdiak aldera atzeman zuten, etxean. Emakumeak ihes egin zuen ustezko erasoaren ondoren eta, Ertzaintzari esan zionez, lehen ere jaso izan ditu tratu txrarrak. Biktimak kolpeak ditu aurpegian.

Getxon beste gizonezko bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak, emaztea jo zuelakoan: 32 urteko bat, Algortan. Kafetegi batean izan zen ustezko erasoa, gaueko hamaikak inguruan, eta gizonezkoa etxean harrapatu zuten.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.