Nafarroako foruzainek azkeneko astean bi gizonezko atzeman dituzte Faltzes eta Atarrabian, emakumeen aurkako indarkeria egotzita.
Faltzesko atxilotuak 36 urte ditu, eta lehengo ostegunean atzeman zuten, emazteari tratu txarrak eragin zizkiolakoan. Foruzainek diote aurreko egunetan iraindu eta mehatxatu egin zuela emakumezkoa.
Astelehenean 21 urteko mutil bat atxilotu zuten Atarrabian, neska-laguna jo egin zuelako ustez. Biktimak sartu zuen parte, bikotekideak besoan eta aurpegian kolpeak eman zizkiola-eta. Mutilak tratu txarren aurrekariak ditu.
emakumeen kontrako indarkeria
Bi gizon atxilotu dituzte Faltzes eta Atarrabian, emakumeen aurkako indarkeriagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu