Bi gizon atxilotu dituzte Galdakaon, sei adingaberi sexu erasoak egitea egotzita

Atxilotutako gizonezkoek 37 eta 21 urte dituzte, eta adingabeei sexu erasoak egitea eta adingabeen intimitatearen aurkako delituak leporatu dizkiete. Oraingoz, sei biktima daude.

INDARKERIA MATXISTA - MOBILIZAZIOA
Sexu erasoen aurkako protesta bat, Galdakaon, artxiboko irudian. BERRIA
Irati Urdalleta Lete.
2024ko otsailaren 14a
20:07
Entzun

Ertzaintzak jakinarazi duenez, bi gizonezko atxilotu dituzte Galdakaon (Bizkaia); adingabeei sexu erasoak egitea eta adingabeen intimitatearen aurkako delituak egitea leporatu dizkiete.

Dirudienez, gertakari horiek 2023ko otsailean hasi ziren. Ertzaintzak jakin duenez, gizonezkoek adin txikikoei sexu erasoak egiten zizkieten, eta opariak ematen zizkieten trukean. Batzuetan adingabeak behartu egiten zituzten bi gizonezkoek elkarrekin eta bi gizonezko horiek beste adingabe batzuekin izandako «sexu topaketak» ikustera. Gainera, zenbaitetan, grabatu ere egiten zituzten.

Bi atxilotu daude, 37 eta 21 urtekoak. Horietako bat joan den azaroan atxilotu zuten, eta epailearen aurretik igaro ostean, urruntze agindua jarri zioten; beste gizona, berriz, gaur atxilotu dute. Ikerketa oraindik zabalik dago, eta, azaldu dutenez, oraingoz sei adingabe izan dira erasoen biktima. Halere, Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela, eta eskatu du salaketak jartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.