GENERO INDARKERIA

Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen beraien bikote ohiak erasotzen saiatzeagatik

Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Gasteizen beraien bikote ohien aurkako eraso saiakerengatik. Lehengo atxilotuak bere bikote ohia hiltzearekin mehatxatu zuen bere lantokian. Bigarrenak aldiz bere bikote ohiaren mutilaguna aizkora batekin erasotzen saiatu zen, azken hau bere neskalagunaren etxean zegoenean.

2004ko maiatzaren 11
15:48
Entzun 00:00:0000:00:00
Lehenengo erasoa atzo arratsaldez izan zen 29 urteko M.C.M bere neskalagun ohia lan egiten duen dendan sartu eta bere bikotekide ohia hiltzearekin mehatxatu zuen. Emakumeak ospitalean ingresatu behar izan zuen urduritasun krisi bat jasan ostean. Bere deklarazioan mehatxatuakjazarpen egora hori pairatzen bi urte daramatzala salatu zuen.

Bigarren atxiloketa bart gauez egin zuen Ertzaintzak 40 urteko CA.R.B aizkora batekin bere bikotekide ohiaren etxean sartu eta bere mutil laguna mehatxatu ostean. Atxilotuaren bikote kide ohiak ertzaintzarekin kontaktuan jarri zenean erasotzailea beste gizona aizkorarekin kolpatzen saiatzen ari zela salatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.