Bart, orduerdiko tartean, gertatu ziren bi atxiloketak. Lehenengoa, 23:30ean, udaltzainek jakinarazi dutenez. Herritar batek eman zien abisua, gizon batek andre bat jo zuela ikustean. Udaltzainak bertaratu zirenean, aurpegian zauriak zituela jakinarazi dute, eta hartatu egin behar izan zuten. 31 urte ditu atxilotuak.
Hogei minutu eskas beranduago gertatu zen bigarrena; 39 urteko senarrak emaztea kolpatu eta atxilotu egin zuten.