Abetxuku auzoan atxilotu dute bata, eta Aranbizkarra auzoan bestea. Udaltzaingoak azaldu duenez, lehena ostiralean atxilotu zuten, Abetxukuko bizilagunek jakinarazi ostean etxebizitza batean liskar handiak entzuten zirela. Bertara joatean, begietan eta aurpegian kolpeak jaso izanaren zantzuak zituen emakume batek zabaldu zien atea udaltzainei. Hark azaldu zien gizonezkoak jo egin zuela, bikotekideen hiru seme-alaben aurrean. Erasoa aitortu zuen gizonak. Atxilo eraman zuten, eta emakumea erietxe batean artatu zuten.
Beste atxiloketa larunbatean izan zen. Valladolid kaleko etxebizitza bateko zaratek ohartarazita, bizilagunek hots egin zioten Udaltzaingoari. Bertara joan, eta emakume batek azaldu zien bikotekideak aurpegian jo zuela. Gizonezkoak aitortu zuen hala egin zuela, eta atxilotu egin zuten poliziek.