Gizon bi atzeman dituzte goizaldean Gasteizen, bikotekideak jotzea egotzita. Udaltzaingoak adierazi duenez, goizaldeko ordu batean atxilotu dute 39 urteko gizona, Zaramaga auzoan. Emakumeak zauriak zituen aurpegian, ustez bikotekidearen erasoek eraginda, eta erietxera eraman dute. Gizona epailearen esku utzi dute gaur goizean.
Genero indarkeriarekin lotutako bigarren atxiloketa Zabalgana auzoko etxe batean gertatu da, goizaldeko bostetan. Bertan, 32 urteko gizon bat atzeman dute, ustez bikotekidea jotzearren. Susmagarriak polizien aurka egin zuen atxilotzen saiatu zirenean, eta inputatu egin dute gertaera horregatik.