31 eta 37 urteko bi gizon atxilotu zituen Gasteizko Udaltzaingoak astelehenean, haien neska lagunei eraso egitea leporatuta. Goizean atxilotu zuten 37 urteko gizona, 09:00 inguruan, Gasteizko Sansomendi auzoan. Poliziak jakinarazi duenez, «ukatu egin zuen» bikotekideari erasorik egin izana, baina «biktimaren semeetako batek gertatutakoa baieztatu zuen». Atzo jarri zuten atxilotua epailearen esku.
31 urteko gizona, aldiz, arratsaldean atxilotu zuten. Udaltzaingoak adierazi duenez, etxebizitza batean izan zen erasoa, eta ustezko erasotzailea «lan egiten duen ostatuan babestu zen». Gizonaren nagusiak eman zion gertaeraren berri Poliziari. Atzo goizean jarri zuten atxilotua epailearen esku.