Emakumeen aurkako indarkeria

Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideei eraso eta mehatxu egitea egotzita

Udaltzainen esanetan, atxilotuetako batek eskuko telefonoaz jo zuen bikotekidea, eta beste batek urruntzeko agindua urratu, eta bikotekide ohia mehatxatu zuen.

2008ko uztailaren 7a
16:56
Entzun
Gasteizko udaltzainek egin dituzte atxiloketak, aste bukaeran salaketa bana jaso ostean. Lehenbiziko salaketaren arabera, Luis Heintz kalean gizonezko bat bere bikotekideari eskuko telefonoarekin joka ibili zitzaion. Udaltzainek emakumea, 24 urtekoa, kopeta eta beheko ezpaina ubelduta zituela aurkitu zuten.

Emakumearen hitzetan, ez zen halakorik gertatzen zen lehenbiziko aldia. Ustezko erasotzailea herenegun atxilotu zuten.

Bigarren atxiloketa atzo egin zuten, 33 urteko emakumezko batek mutil lagun ohiaren kontrako salaketa jarri ondoren. Haren esanetan, mutil lagun ohiak beregandik urruntzeko aginduari muzin egin, bere etxeraino gerturatu, eta mehatxu egin zion, etxe barruan.

Salaketari jarraiki, ustezko erasotzailea une batez arreta beste zerbaitean jarri zuela aprobetxatuta, emakumea etxetik atera, eta bertan itxita utzi zuen gizonezkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.