Ertzaintzak 01:30ak aldera 53 urteko gizon bat atzeman du Gasteizen, neska-lagunari mehatxu egitea egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, emakumezkoa etxeko gela batean babestu eta gizonezkoa ate joka aritu da, bortitz, mehatxuak eginez.
Arrasaten beste gizon bat atxilotu zuten atzo ertzainek, 41 urtekoa, ustez bikotekidearekiko urruntze agindua hautsi zuelako.